2013-14 Iraurgi SB aurkeztu da jende aurrean

230 neska-mutiletik gorak jantziko dituzte Iraurgiko kamisetak aurtengo denboraldian.

Argazkia: Iraurgi SB
iraurgisb.com. Dagoeneko tradizio bihurtu da urriko lehen ostiralean, Zerbeza Feriaren baitan, Iraurgi SBk klubean dituen talde guztien aurkezpena egitea. Aurten tradizioari eutsi eta gaur, arratsaldeko 20:00tan aurkeztu ditu klubak edukiko dituen 21 taldeetatik 20. Izan ere, Zilarrezko LEB liga jokatuko duen talde nagusiak ezin izan du aurkezpenera azaldu, Guadalajarara bidean baitziren Iker Buenorenak bihar hasiko baitute liga bertan.
Hala ere, Berdura Plaza goraino bete da izan ere 230 neska-mutiletik gora jantzi dute Iraurgi SBko kamiseta aurkezpen argazkia ateratzeko. Eta guzti hauek gobernatzeko entrenatzaileak ere falta egiten dute. Gaur ere, entrenatzaileak azaldu dira oholtzara argazkia ateratzera, izan ere, beraien lanik gabe guzti honek ez luke aurrera jarraitzerik izango.
Aurkezpena bukatutakoan asko gelditu dira zerbeza ezin hobeak eta jaki goxoak dastatzera eta gainera Down Town Triok zuzenean eskainitako musikaz gozatu ahal izan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide