Igandean hasiko dira nesken teknifikazio saioak

Iraurgik 2005, 2006 eta 2007. urteetan jaiotako jokalariekin egingo du lan. Emakumezkoen Ligaren lehenengo jardunaldiarengatik, Azpeitiko saioak kiroldegitik Urola Ikastolara eramango dira. Azkoitiko saioak, berriz, hango kiroldegian egingo dira.

Aurreko astean mutilek estreinatu zuten Teknifikazio Eskolaren ikasturte berria, eta oraingo honetan nesken txanda izango da. Igandean, irailak 27, izango da horientzako lehen hitzordua.

Iraurgik 2005, 2006 eta 2007. urteetan jaiotako jokalariekin egingo du lan. Emakumezkoen Ligaren lehenengo jardunaldiarengatik, Azpeitiko saioak kiroldegitik Urola Ikastolara eramango dira. Azkoitiko saioak, berriz, hango kiroldegian egingo dira.

Hona hemen nesken saioen lehen jardunaldiaren ordutegiak:

  • 2005ean jaiotakoak: 10:00etan, Urola Ikastolan (Azpeitiko zein Azkoitiko jokalariak)
  • 2006an jaiotakoak: Azpeitian 11:30ean Urola Ikastolan, eta Azkoitian 10:00etan kiroldegian.
  • 2007an jaiotakoak: Azpeitian 11:30ean Urola Ikastolan, eta Azkoitian ere ordu berean, kiroldegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide