Jordan Semple asteko bostekoan beste behin

Jordan Semple. (ISB)

Sammic ISBko amerikarrak 30eko balorazioa lortu zuen Obilaren aurkako partidan eta, dagoeneko ohikoa bihurtu den moduan, 11. jardunaldiko bostekoan sartu dute.

Ohiko bihurtzen hasi da dagoeneko Sammic ISBko jokalariren bat asteko bostekoan ikustea. Normalean Marcius eta Semple ikusi izan ditugu eta aste honetan ere horrela gertatu da, 11. jardunaldiko bostekoan sartu baitute Jordan Semple. Ez da harritzekoa, Obila liderraren aurka egundoko partida jokatu zuelako Iraurgi SBko amerikarrak. 18 puntu sartu (10/8 jaurtiketetan), 9 errebote eskuratu, 6 asistentzia banatu, 2 baloi berreskuratu, txapel bat jarri eta 2 falta jasota, 30eko balorazioarekin amaitu zuen. Jardunaldiko bigarren jokalari baloratuena izan da honenbestez, eta horregatik sartu dute bostekoan hegal-pibot onena bezala.

Jordan Semple Zilarrezko LEB ligako bosgarren jokalari baloratuena da, Marcius taldekidearen atzetik, 18’27ko bataz besteko balorazioarekin. 14 puntutik gora sartzen ditu partidako, bosgarren erreboteatzaile nagusiena da 8’9 eskuratuta bataz beste, eta ia 3 asistentzia banatzen ditu partidako. Sekulako zenbakiak.

Zorionak, Jordan!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide