Menno Dijkstra eta Anisha George fitxatu ditu ISBk

Era berean, Azpitartek, Royok, Otaegik eta Lizundiak ISBrekin zuten lotura berritu dute, eta Juaristi ISBn eta Azkoitia-Azpeitia ISBn jarraituko dute beste urte batez.

2021-22 denboraldirako taldeak indartzen jarraitzen du ISBk. Azken egunetan bi fitxaketen berri eman du saskibaloi taldeak, eta lau kontratu berritze ere jakinarazi ditu. Hain zuzen ere, Menno Dijkstra pibota fitxatu du gizonen talderako, eta Anisha George pibota emakumeen talderako. 

Dijkstra izango da Juaristi ISBren barruko jokoaren erreferentzia. Bere atzetik aspalditik ibili ondoren, urrezko bideak elkartuko gaitu. Anisha Georgek ere Azkoitia-Azpeitia ISBren barruko jokoa indartuko du. FIBA AmeriCup txapelketan eta Centrobasket Women's Championship txapelketan jokalari onenen artean izendatu dute George.

Azken denboraldia ISBn egin duten lau jokalarik ere kontratuak berritu dituzte ISBrekin. Juaristi ISBn jarraituko dute Ierai Azpitarte eskoltak eta Iñigo Royo hegal pibotak. Maria Otaegi antolatzaileak eta Alazne Lizundia hegalekoak ere Azkoitia-Azpeitia ISBn jokatuko dute 2021-22 denboraldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide