Saioa Altzagak fitxa berritu du Azkoitia-Azpeitia ISBrekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2022ko abuztuaren 22a

Saioa Altzaga hegal pibota.

Emakumeen lehen taldearekin hirugarren denboraldia egiteko fitxa berritu du hegal pibot gipuzkoarrak Iraurgi saskibaloi klubarekin.

Saioa Altzagak 2022-2023 denboraldirako fitxa berritu du Espainiako Emakumeen Challenge Ligako Azkoitia-Azpeitia ISB taldearekin. 2020. urtean fitxatu zuen aurrenekoz Altzagak ISBrekin. Irun-Hondarribia saskibaloi klubean hasi zen saskibaloian jokatzen hegal pibota.

Iraurgi saskibaloi klubeko emakumeen lehen taldea aski ezaguna du Altzagak, azken bi denboraldietan taldeko partaide izan delako. 2020-2021 sasoian Espainiako emakumeen Bigarren Mailan aritu zen ISB taldearekin, eta 2021-2022koan Challenge Ligan jokatu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide