Joshepine Filipe portugaldarra Azkoitia-Azpeitia ISBn ariko da denboraldi berrian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea

Joshepine Filipek Iraurgi SBrekin fitxatu du.

Hegaleko jokalaria da, eta aurreko sasoian aurkaria izan zuten emakumeen Challenge Ligako Azkoitia-Azpeitia ISBkoek.

Josephine Filipe saskibaloi jokalari portugaldarra fitxatu du Iraurgi saskibaloi klubak. Emakumeen Challenge Ligako Azkoitia-Azpeitia ISB taldean jokatuko du sasoi berria 26 urteko hegaleko jokalariak.

Aurreko bi denboraldiak Nafarroako Ardoi saskibaloi taldean egin zituen Filipek, eta sasoi berria, berriz, orain arte kantxan aurkaria izan duen Azkoitia-Azpeitia ISBn jokatuko du. Iraurgi SBren arabera, taldeari "lana, abiadura eta puntuak" ekarriko dizkio Filipek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide