Gaizka Maiza ibartarraren fitxaketa iragarri du Juaristi ISBk

Ibon Guridi eta Gaizka Maiza. (Iraurgi Saskibaloi Taldea)

Juaristi ISBra itzuliko da Ibarrako jokalaria datorren denboraldian. Horrez gain, Ierai Aizpitarte izango da taldeko kapitaina.

Gaizka Maiza ibartarraren fitxaketa iragarri berri du Juaristi ISB taldeak 2023/2024 denboraldirako dauden berrikuntzen artean. Ez da Maizak otsoen taldean jokatuko duen lehenengo aldia, 2015 eta 2018 urteen artean ere jokatu zuen taldean.

Yon Gonzalez tolosarraren gidaritzapean arituko da gizonezkoen talde nagusia, eta Joseba Lizarralde Rubio izango da emakumezkoen lehen taldearen zuzendaria.

Gainera, Ibon Guridi taldearen koordinatzaile berria izango denez, Ierai Aizpitartek hartuko dio erreleboa kapitainaren postuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide