Datorren sasoirako izen-ematea ireki du Iraurgi Saskibaloiak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea

ISBren Udako Topaketetako irudi bat. (Mikel Amenabar)

Datorren denboraldian Iraurgi Saskibaloi taldean aritu nahi dutenek, formulario bat bete beharko dute zenbait datu adieraziz.

Iraurgi Saskibaloiak 2024-2025 denboraldirako izen-ematea ireki du. Sasoi berrian ISBn aritu nahi dutenek, honako formulario hau bete beharko dute.

Klubak jakitera eman duenez, lehen aldiz izena eman behar duten jokalariek zein aurreko denboraldian jokalari izandakoek bete beharko dute formularioa, klubak datuak eguneratuta izan ditzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide