ISBko bi talde nagusiek etxean partida garrantzitsu bana jokatuko dute asteburuan

Biele ISB eta Oviedo taldeen arteko partida. (Mikel Amenabar)

Gizonen Biele ISBk Albaceteren kontra jokatuko du bihar, ostirala, 20:00etan, Azkoitiko kiroldegian. Emakumeen Domusa Teknik-ek, berriz, La Salle Melillaren aurka du norgehiagoka larunbatean, 19:30ean, Azkoitiko kiroldegian.

Asteburu honetan Iraurgi saskibaloi klubeko bi talde nagusiek partida garrantzitsuak jokatuko dituzte Azkoitiko kiroldegian.

Bihar, ostirala, 20:00etan, Espainiako Bigarren Mailako gizonen Biele ISBk Albaceteren kontra jokatuko du. Azken  hilabeteko dinamika onarekin jarraitu nahi dute Iraurgiko mutilek; biharko neurketa irabaziz gero, goiko postuetara begira jartzea lortuko dutelako. Aurrez aurre, ordea, irabazteko beharra duen oso talde on bat izango dute, ordea.

Larunbatean, berriz, 19:30ean, Espainiako LF Challenge ligako Domusa Teknik ISBk La Salle Melillaren aurka jokatuko du. Melillako taldea sailkapeneko aurreko postuetan dago, baina Iraurgiko neskek erakutsi dute etxean edonori aurre egiteko gai direla, eta saskibaloi zaleen bultzadarekin garaipena lortzeko lan egingo dute.

Asteburuko bi partida hauek duten garrantzia kontuan hartuta, zaletuak deitu nahi ditugu Azkoitiko harmailak betetzera, giro bikainean gure taldeak bultza ditzagun!

Aupa Iraurgi eta egurre ISB!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide