Marmoles Aztiria ISB infantilen mailako Espainiako txapelketa jokatzeko sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea

Marmoles Aztiria ISB taldea. (Iraurgi SB)

Asteburuan Euskadiko Txapelketako finalerdia eta finala irabazita lortu dute Espainikoa jokatzeko txartela. Talde horrek, datorren larunbatean, Azkoitiko kiroldegian Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako finala jokatuko du Easoren kontra.

Infantil mutilen Marmoles Aztiria iSBk Euskadiko Txapelketa irabazi eta Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du. Asteburuan jokatu dituzte Gasteizko Salburuan Euskadiko Txapelketako finalerdia eta finala. Finalaurrekoa 57-54 irabazi zuen Iraurgik Gasteizko Sima Corazonistas taldearen kontra, eta finalean Easoren kontra 70-62 eginda eskuratu zuen txapela. Espainiako Txapelketa maiatzaren 31ko eta ekainaren 1eko asteburuan jokatuko dute Huelvan.


Marmoles Aztiria ISBkoak Euskadiko Txapelketa irabazi ostean. (ISB)

Espainiako Txapelketaren aurretik, ordea, Gipuzkoako Infantilen Errendimendu mailako txapelketako finala izango du Marmoles Aztiria ISB taldeak. Final hori datorren larunbatean, maiatzaren 24an, 12:00etan jokatuko du Azkoitiko kiroldegian. Aurkaria Euskadiko Txapelketako finaleko talde bera izango du: Easo.

Fiskalan ISBkoak Gipuzkoako Partaidetza Txapelketa irabazi ostean. (ISB)

Iraurgiko beheko mailatako beste talde batzuk egindako lana ere nabarmentzekoa da. Esaterako, junior nesken mailako Fiskalan ISBk Gipuzkoako partaidetzako txapelketa irabazi zuten maiatzaren 10ean, Bera Beraren kontra 43-34 irabazita.

Aurreko asteburuan, berriz, kadeteetako errendimenduko nesken Autoeskola Etxaniz ISB taldeak Gipuzkoako finala jokatu zuen Askatuaken kontra, baina 38-45 eginda galdu egin zuen.

Kimuen errendimendu mailako Centerpoint ISBko mutilek Aldapeta Ikastetxearen aurka Gipuzkoako mini errendimenduko finala irabazi zuten Aldapetaren kontra, 62-43 eginda.

Centerpoint ISBkoak finalaren ostean. (ISB)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide