2025-2026 denboraldirako izen ematea ireki du Iraurgi saskibaloi klubak. Elkartearen lan antolaketa egokia bermatzeko, datorren denboraldian saskibaloia ezagutu, ikasi edota jokatzen jarraitu nahi duten guztiek izena emateko formularioa bete beharko dute.
Denboraldi berrian, berrikuntza gisa, jokalari bakoitzari ISBko txandala eta poloa emango zaizkio. Hori kuotaren prezioaren barruan joango da.
Bestalde, 2017ko jokalariek, benjaminetako lehen urtekoek, ez dute izen emateko kuotarik izango. Era horretan, gazteenei urte osoan zehar saskibaloia ezagutzeko eta probatzeko aukera eskaini nahi diegu.
Saski eskolaren ordutegia irailaren hasieran zehaztuko da.
Izena emateko honako formularioa bete behar da.