Nazir Williams joko antolatzaile estatubatuarra fitxatu du Biele ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2025eko azaroaren 26a

Nazir Williams. (Cornell Big Red)

23 urte ditu Williamsek, eta 1,91 metro neurtzen du. Iaz, Cornell Big Red saskibaloi taldean jokatu zuen, eta Ivy Leagueko bigarren bostekorik onenerako hautatu zuten.

Biele ISBk Nazir Williams joko antolatzaile estatubatuarra fitxatu du denboraldiaren amaierara arte. 23 urte ditu Williamsek eta 1,91 metro neurtzen du. Cornell Big Red saskibaloi taldean aritu da Williams azken lau denboraldietan, eta hango esperientziaren ondoren, aurreneko urtea egingo du Bigarren FEB Mailan.

Azken denboraldian, esaterako, 14,9 puntu, 4,4 errebote eta 3,6 asistentziako bataz-bestekoa lortu zuen ISBko jokalari berriak, eta hala Ivy Leagueko bigarren bostekorik onenerako hautatu zuten hura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide