Biele ISBren eta Moronen arteko partidara sarrera batekin bi pertsona sartzeko aukera izango da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2026ko urtarrilaren 16a

Biele ISBko jokalariak. (Iraurgi saskibaloi elkartea)

Biele ISBk sailkapeneko goiko postuetan segitzeko irabaztea ezinbestekoa duen partida jokatuko du igandean, urtarrilaren 18an, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Saskibaloiaren zaleak Biele ISB animatzera joatera deitu ditu Iraurgi saskibaloi elkarteak.

Biele ISBk Moron taldearen kontra jokatuko du igandean, urtarrilaren 18an, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Partida horretara sarrera edo bazkide txartel bakar batekin bi pertsonak sartzeko aukera izango dute, eta Biele ISB animatzera joateko igandean kiroldegira deitu ditu herritarrak Iraurgi ssakibaloi elkarteak.

Iraurgi saskibaloi elkarteak nabarmendu du Biele ISBk sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko ezinbestekoa duela datorren partida irabaztea. "Biele ISBk kanpoan jokatutako azken bi partidak justu galdu ditu, eta berriro etxean norgehiagoka bikaina izango du. Goiko postuetan egoteko egindako taldea izango dugu aurrez aurre: Moron. Partida zaila izango da, eta irabaztea ezinbestekoa".

Kantxa eta harmailak betetzeko nahiz Biele ISB  taldeari laguntzeko asmoz, sarreran 2x1eko eskaintza izango da igandean. Iraurgik Biele ISB bultzatzera joateko animatu ditu herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide