Iraurgi saskibaloi taldeak eta Domusa Teknikek bi erakundeen arteko akordioa luzatzea adostu dute, eta horrenbestez, Iraurgi saskibaloiaren LF Challenge mailako emakumeen talde nagusiak Domusa Teknik ISB izena izango du datozen hiru denboraldietan.
Intza Lizarazu ISBren presidenteak eskerrak eman dizkio Domusa Teknikeko Jon Makibarri, azken bost urteetan bidelagun ezin hobea izan direla azpimarratuz. Bestalde, Jon Makibarrek Domusa Teknik eta kirol klubak batzen dituzten balio komunak nabarmendu ditu, eta pozik azaldu da sinatutako hitzarmenarekin.
Hitzarmenaren ondorioz, Iraurgiko emakumeen lehen taldea Domusa Teknik ISB izango da 2026-2027, 2027-2028 eta 2028-2029 denboraldietan.