Itaiaren jardunaldi nazionalak aurkezteko jaialdia izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Itaia 2022ko mai. 12a, 11:05

Azpeitiko Sindikatu Zaharrean aurkeztuko dituzte jardunaldiak, 18:30ean, eta ondoren luntxa eta kontzertua izango dira Haginpen.

Aurten bigarren aldiz Euskal Herri mailako jardunaldiak antolatu ditu Itaiak, emakume langileon zapalkuntzaren gaineko analisiak egin eta honi aurre egiteko ditugun erronka politikoen inguruan eztabaidatzeko. Honelako hausnarketak eman nahi dituen ororentzako espazioa izango dira jardunaldi horiek, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Hori dela eta, jardunaldien nondik norakoak azaltzeko jaialdia egingo dugu bihar Azpeitian. Sindikatu Zaharren egingo dugu aurkezpena mahai-inguru baten bitartez, 18:30ean. Emakume langileon zapalkuntzaz: kultura, hezkuntza eta politika izenburudun mahai-ingurua eskainiko dugu, eta ondoren luntxa eta Lur eta Eleneren kontzertua izango dira Haginpen. Interesa duten pertsona guztiak bertaratu daitezke.

Jardunaldi nazionalerako izena emateko orria ere Haginpen dago eskuragarri. Hernanin izango dira aurtengo jardunaldiak, ekainaren 4an. Bertan hainbat hitzaldi eta kontzertu izango ditugu. Ekainaren 4an 10:00etan elkartuko gara Hernanin, eta 10:30ean izango da aurreneko hitzaldia: Emakumeon zapalkuntzaren azterketa eta horren ondorio politikoak. Handik bi ordura, 12:30ean, eguneko bigarren hitzaldia izango da: Emakume langileon egoera egun. Joera ekonomiko, politiko eta kulturala. Ondoren bazkaria izango da, eta 17:00etan hasiko da eguneko hirugarren eta azken hitzaldia: Emakume frontearen erronkak eta emakumen ahalduntze politikoa.

Saio guztiak bukatzean, lau musika talderen kontzertuak izango ditugu: Ithaka, Trikoma, J Martina eta Malakias&Maixa.

Emakume langileok egunerokotasunean gure gaitasun teorikoak eta politikoak garatzeko ditugun oztopoen aurrean, gure zapalkuntzaren inguruko analisiak egin eta horri aurre egiteko ditugun erronkei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio bat sortzea da jardunaldien helburua. Bertan ikusiko dugu elkar!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide