Azaroaren 25a

Azaroaren 25erako mobilizazioa antolatu du Itaiak

Erabiltzailearen aurpegia Itaia 2022ko aza. 23a, 16:41

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da ostiralean, eta Itaiatik mobilizazio desberdinak egingo dira Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki lelopean.

Indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da. Egoera horren aurrean, agerian geratzen da instituzioen borondate eta gaitasun eza. Beraz, Itaiatik ezinbestekoa ikusten dugu emakume langileok gure kabuz antolatzea.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izanik, mobilizazio desberdinak deituko ditugu zenbait lekutan, baita gure eskualdean ere. Zestoan eta Azkoitian 19:00etan izango dira, eta Azpeitian, arratsaldeko 19:30etan Plazan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide