Euskal Antzerki Topaketak direla eta, datozen asteetan ez da ohiko zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian. Urola Erdiko Itaiak, egoera probestuta eta azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren bezperetan, Sean Baker zuzendariaren The Florida Project (AEB, 2017) filmaren emanaldia antolatu du. Proiekzioa datorren astelehenean izango da, azaroaren 3an, Soreasu antzokian, 20:30ean, eta sarrera doakoa izango da.
Aipatutako filmak emakume langileon errealitate gordinaren ertz desberdinak jorratzen ditu: krisi garaietan sektore zaurgarrienen egoera, prostituzioa, amatasuna, eta abar. Zinema emanaldi horrekin, gure helburua da gai horien eta emakume askoren errealitatea den horren inguruko kontzietziazio ariketa egitea.