Urriaren 31n, Azpeitiko emakume bat jipoitu zuen bere senarrak Benidormen (Herrialde Katalanak) zirela.
Alderdi eskuindarrek eta inlfuencer matxistek zabaldu nahi digutenaren kontrara, indarkeria matxistak emakume askoren eguneroko ogi izaten jarraitzen du.
Bitartean, gobernuan dauden alderdiak indarkeria matxista bezalako gaiak ari dira erabiltzen hauteskunde kanpainarako, azken urteetan arazoa kudeatzera eta ogi apurrak banatzera mugatu direnean. Horrela, urte hauetan okerrerako aldatu zaigu errealitatea emakumeoi: ideia atzerakoiek geroz eta leku handiagoa dute gizartean, eta indarkeria matxista gogortzen eta areagotzen ari da.
Horren aurrean, Itaiak argi du: kale mailako antolakuntza eta mobilizazioa indartzea ezinbestekoa da. Erasotzaileen inpunitateari aurre egin eta emakumeon babesa antolatu behar dugu, guztia matxismoaren aurkako indar politiko independentea eraikitzera bidean.
Bide horretan, aipatutako erasoa salatzeko eta indarkeria matxistaren aurkako borroka indartzeko, azaroaren 25ean kaleak hartzeko deia egin nahi dugu: 19:00etan Azpeitiko plazatik abiatuko da mobilizazioa.