Nire leihotik

Kristalezko kaiolan libre?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2021ko api. 27a, 08:04

Jon Olaizolak 2021eko apirileko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Udaberriak dakartzan loreen gerizpean, txio hotsen melodiapean, ezkutatu aurreko azken eguzki izpien beroan biluzten ditut arima eta pentsamenduak sarritan.

Nostalgiaz gogoratzen ditudan betiko tokietan, jada geroz eta urriago diren toki horietan. Inongo distrakziorik gabe, zarata guztietatik at, naturarekin bat.

Txantxangorrien kantu alaiak buklean jarrita naturako erreproduktorean, gustuko liburu bat eta ipar haize freskoaren konpainian, gora begira etzanda aurkitzen naiz maiz, ohiko pentsamenduei behin eta berriro erreparatuz.

Airearekin bat hegan doazen bular laranjadunak begiratzen, askatasunaren utopia sentitzen, txotxongiloen hariak ikusten...

Kristalezko kaiolan libre?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide