Nire leihotik

Lagun min fidagarria

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2022ko ira. 2a, 09:05

(Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2022ko abuztuko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Kontzientziarik eduki ez arren, zugana deitu eta erakarri ohi gaituzuna, ilunabar eta egunsentiekin milaka margolan eskainiz.

Norberak esandakoa, pentsatutakoa, barruan betiko gordetzen duzuna, eta bueltan, olatu soinu bitartez erantzuten maisua.

Zaharretan zaharrena. Gizaldi guztien oroitzapen eta ametsen testigu, arimen ispilu.

Momentu txarrak ito, eta onak, aldiz, sendagai dituzula, lagunarteko uneak luzarazteko geltoki onena zara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide