Nire leihotik

Zirkunpolarra

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2023ko abe. 9a, 12:20

(Argazkia: Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2023ko azaroko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da hau.

Badira zeruan, bizi garen latitudearen ondorioz inoiz ezkutatuko ez zaizkigun astroak.

Eguzkiak, ilargiak eta bestelako izar gehientsuenek lurraren errotazioagatik ortzi mugan sartu-irtena egiten duten bezala, badira urte osoan, ia mugitu gabe, gauero ikus daitezkeen bestelakoak ere.

Izar zirkunpolar bezala ezagutzen dira, eta ipar polotik gertu daudenak dira horiek. Beraz, gu Ipar hemisferioan gaudenez, ez zaizkigu ortzi mugan behera ezkutatzen, eta zeruan, zirkulu batean biraka dihardute gauean. (Hartz Txikia eta Hartz Handia konstelazioak, Kasiopea, Ipar Izarra...).

Irudi hau lau orduko time-lapse bat da, 800 argazkiz osatua. Garbi ikusten da Lurraren errotazioa denboran. Ipar Izarra Inazioren bakuluan (zeruan lurrarekiko mugitzen ez den izar bakarra, eta horregatik, nabigazioan historikoki oso garrantzitsua). Horren ingurukoak (zirkunpolarrak) zirkulu txiki bat eginez gau osoan, eta azkenik, iparretik urrundu ahala, urrutiagoko izarren mugimendu handiagoa, hori dela eta, ezin direnak gau osoan edota zenbait urtarotan ikusi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide