Edozein helburu edo ametsen atzetik aritzean, bidea izaten da politena eta zentzua ematen diona lortu nahi denari. Jarritako esfortzu eta denbora hori gabe ez baita balioesten helburua.
Patuaren errepide elurtuak ez dira beti zuzenenak eta azkarrenak, motel eta aldagaitzak baizik. Edo horrela izan da orain gutxi arte. Dena eskura eta azkar lortzean datzan beherelakotasuneko gizarte berri honetan, zerbaitetan esfortzua eta denbora jartzea asko zaharkitu baita, horrek dakartzan norbereganako barne hutsuneak handituz.
Azken finean, ez du axola hainbeste amaierak, bidea eta bidaia hori norekin egiten den eta horrek suposatzen duen erronkak baizik. Heldu ala ez, erraz ala kostatuta, laguntzarekin ala gabe... garrantzizkoa bihurtzen ez den arte.