Nire leihotik

Eseri. Begietsi. Bat egin

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola

(Argazkia: Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2024ko maiatzeko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Badira aura berezia duten txokoak. Askotan, zergati zehatz bat jakin gabe norberarentzat oso berezi direnak. Etengabe itzultzen garenak.

Ilunabar eta egunsenti guztiak dira politak edozein partetan, paisaia eskasena ere koloreztatzen baitute.

Hala ere, badaude, bai, simetria, minimalismo edota aparteko ezaugarriak izateagatik, egoera jakin batzuekin bat eginda, perfekzioa ukitzen duten parajeak.

Norberak badaki orduan momentu eta toki berezi batean dagoela, behatua den leku magikoak, hitzik gabe, dena esan ohi baitu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide