Nire leihotik

Negu bero

Erabiltzailearen aurpegia Jon Olaizola 2025ko urt. 26a, 09:00

(Argazkia: Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2024ko abenduko Azpeitia Guka aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honakoa.

Neguak dakartzan egun motz eta gau luzeetan, malenkonia eta apatia hain ohikoak diren garaietan, badira egunero ezartzen diren tonalitate urdin ilunei aurre egiten dieten kolore eta momentu epelak ere.

Horretarako, ordea, beharrezkoa da gero eta gutxiago bisitatzen gaituen negu latza, non momentu txiki eta sinpleenek hain berezi sentiarazten diguten hura. Hezurretara iristen den kanpo hotzari aurre egiteko onenak baitira lagunarteko solasaldiak: barru giroa familiarekin tximiniapean, esku izoztuez hartutako gaztaina dozena, apal hartako liburu zahar hura, kafe bero bat...

Bizirik dagoenak bakarrik ematen baitio kolorea paisaia arrotzari. Bizirik sentiarazten gaituenak bakarrik ematen baitie beroa momentu arrotzei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide