Ispiluak ez du gezurrik esaten, besteen aurrean isiltzen duguna itzultzen du soilik.
Isla bat begiratzea saihestu ezin denari, mozorrorik gabe garenari, aurre egitea da. Horregatik, batzuetan eragotzi egiten ditugu ispilu batzuk, pertsona batzuk, oroitzapen batzuk. Ez ikustea nahiago genukeena islatzen baitute.
Badira min ematen diguten estanpak: norbaitengan izan ginenaren edo inoiz izango ez garen bertsio bat ikustean, iraganean eginikoen pisua gogoratzean, txarra disimulatzean, antzinako pitzadura eta zaurien arrastoak ikustean...
Aldiz, beste aldekoak ere badira: besteengan islatzen ditugunean gure itxaropen, motibazio eta jakituriak. Horietako bakoitzean, gutako zati bat utziz eta besteen onena jasoz.
Denboraren ispiluen islak gara. Bertan gordetzen dira ahaztuta uzten ditugun irudiak. Begiratu eta ezagutu ez ginenekoak. Izan ginena, eta jada, ez garenekoak.