Berpizteko, birsortzeko, berriz hasteko, alde batera utzi behar da ezagututakoa.
Udazkeneko hosto hauskorren antzera, askatzea ez baita galtzea, aroan eta memorian eraldatzea baizik. Errekaren bidaiari, gelditu gabe, denboraren maldan aurrera, izan ginenetik izango garenerantz. Bide berri ezezagunetatik, bizkarrean pisu zena atzean lagata, ikuspegi berri baten begien testigu.
Urteetan erreferentzia ziren pilareak tristuraz bota eta aldaketak ekartzen baitu hasiera berri oparoago bat.
Hosto zaharrak botaz, eguzki izpiei bidea irekiz.