Beste bira bat eguzkiari, zer etorriko denaren ezezagunean.
Gehienok jartzen gara joan berri den urtean pentsaka. Atzean utzitako, onerako zein txarrerako, bueltatuko ez diren momentuekin zein pertsonekin pentsaka. Baita etorriko den urteari begira ere: aldatu eta hobetu beharreko guztia, lortu diren eta bidean erdizka geratu diren helburuak, presioen eta espektatiben kudeaketa...
Joan zen urteko wrapped-a egin eta helburu berriak finkatzea ondo badago ere, ez da xedea gaur zarenera ekarri zaituena guztiz ahaztea, ezta egun batetik besterako aldaketa autoinposatuak zorrotzegi hartzea ere, denboraren konstantzian mantenduko diren pauso txikiak eta jomuga errealistak jartzea baizik.
Garaipen txikiak goretsiz, ezinezkoa zirudien ametsera.