Itsaslabarra tinko da zutik, itsasoa ezin geldirik alderantziz.
Bata sendo, gogor, bestea, berriz, tematuta segi eta segi.
Oreka eten ezin.
Pixkanaka aldatzen goaz, inguratzen gaituen guztiarekin batera, higatze eta berritze prozesu konstantean.
Itsasertzaren antzera, jasandako kolpeen zauriak geruzaz geruza azalean adieraziz, izan ginena berridatziz.
Egunez egun, olatuz olatu, atzo zena ez da jada gaur.
Bere berdinean iraun eta horri aurre egiten saiatzea aldez aurretik galdutako borroka da, aldatu eta eroriko ez den harririk ez baita.
Hobe, beraz, itsasaldia eta erronka berriak gora etorri ahala, aurkari hartu baino, besarkadaz jasotzea.