Izarraitzi dozena erdi bat bertso
Urrutitik ikusten
etzea bate gaitz
zure argitasunez
begiyek asekaitz.
Izerretik jetxite
eiñ al ziñen harkaitz?
Ondo jarri zizuten
izena Izarraitz.
Azkoiti aldetiken
daukezu Kakute
Azpeitire segiuz
hurrena Xoxote
Zestu alden Erlo
gertuxeo dute
hiru tontor hoyetxek
osatze zaituzte.
Txiki-txikitatiken
betiken begire
attek eman giñuzen
zu zauden tokire
zaletasun deitzie
ez al da gutxire?
Maitasune esanda
ez ta geyegire.
Aldapie iyota
egarriz dienak
Ixkiturri ta Azketan
asekoie danak
zure iturri hoyek
probatu ditunak
jakingo du zein dien
mendi-ur freskunak.
Barrun gordetzeituzu
paraje ugari
Eskuztako ur horrek
ondo daki hori
inbiriz eskatzeko
gaude denok hari
egingo al liguken
bidai bat opari.
Harriz ondo aseta
Gipuzko guztiye
Arantzazun badezu
pusketa txikiye
idi probatakore
han zure harriye
Lasturgo kanteriek
badu etorriye.
Potzu bat Marikutzen
bestie Xoxoten
behor eta ardiyek
bertatik eraten
pake ederragorik
ba al debe nunbaiten
pentsatzen jarri eta
zalle da esaten.
Urdintasun zabal bat
Itziar partien
iñork ba al daki zenbat
mendeko tartien
kolorez bete zien
ur gazi artien
kare haitz zuri hauek
itsaso batien.
Udarako euzkiyek
egin du eztanda
siestaik ederrena
orduntxe izen da
Attola alde hortan
pagopin etzanda
bero honekin leku
hobioik etzan ta.
Sastarrain alde horta
bidie hartute
zaldi dotore batzuk
txukun marraztute
onezkeo badie
hamar mille urte
hantxe euki zenitun
ondo basbestute.
Inguru guzti hauek
hola asetzeko
zu beti ematen da
gu beti hartzeko
bertsuek jarritere
oindiken jartzeko
eskerrak emandare
oindik eskertzeko.
Azkeneko bat badet
nahikue esateko
geyegi jardunda re
ez naiz ta beteko
segundo bat bizi ta
hamendik juteko
argi txiki hauxe nun
zuri emateko.