Sanmartingo ahizpek

Erabiltzailearen aurpegia Josu Salegi 2026ko ekainaren 8a

Sanmartindarrak. (Josu Salegi)

Josu Salegik Azkoitiko San Martin auzoan mokoluatarrena zen etxe batean bost ahizparen arteko berriketan oinarrituta idatzi du bertso sorta hau.

(Doinua: Aita asmo hartu dut)

1 (Bilobak)

Maxen bueltan jarritte
Samartiñ aldien
mokoluatarrana
zan etxe batien
bost ahizpe berriketan
ta ni han tartien
azkottiar hizkeran
errima artien
esangotxiñat kontuk (bi aldiz)
nola izen dien.

2 (Bilobak)

Begoñak larotamar
ahizpetan zarrena,
Arantxak bat gutxixo,
zitorren hurrena,
amama Maria Pilar
den hirugarrena,
Mailu guapa asko,
azken bigarrena,
Urrategi hemengo (bi aldiz)
danetan gaztena.

3 (Urrategik)

Marixatik jatxitte
gure atte zanak
"casas baratas"-etan
eiñ zitxiñan lanak,
garai hartakuk dittun
etxe hauek danak
lanin jardun zebenai
errentan emanak,
halaxe pagau ziñan (bi aldiz)
askoik etziñanak.

4 (Arantxak)

Gure atte Joxe Luix
ta ama Kontxixi,
basarrixen nola zin
jaxo eta hezi,
majiñabat lanetan
gitxiñan ikusi,
hamairu ume naban
mundu hontan hazi,
gutxirekin bizitzen (bi aldiz)
derrior ikixi!

5 (Urrategik)

Amak umik eukitzen
hau den lantegixe!
Inixio zarrena ta,
illeran ixixe:
Bixente xei urtekin
hil zikun txikixe,
Maitxo, Antonio, Angel,
Juanito ta Joxe,
Domingo ta gurekin (bi aldiz)
fameli guztixe

6 (Begoñak)

Partera lanetan ta
abarketak josten
txerri koziñen eo
sukaldekuk eitten,
gaxui laguntzi eman
ta hildekuk jazten,
eiñez ikixi zuna
eiñez erakusten,
gure ama geldiken (bi aldiz)
ez hunan ikusten.

7 ( Maria Pilarrek)

Mari Plastak batien
amakin hizketan,
ume mordu zittule
geldiube bueltan:
Noizko gattun Kontxixi
jarritte silletan
Izerritzi bettuiez
arkume janetan,
koipi daxola deule (bi aldiz)
bixok ezpañetan.

8 (Maria Pilarrek)

Beste bat esangoñat
kanastilliena
“sección femenina”-kuk
emate zebena,
jertsetxo ta saiona
jaxo berrixena,
listan azalduko hunan
umien izena,
askok jakinbe ama (bi aldiz)
estadun zauena.

9 (Begoñak)

Urtiñ behin izete hunan
txarrixe hiltzie,
txorixo ta olkixe
azatan biltzie,
errekauek hittunan
haxek partitzie,
eman zigunabenai
trukin bueltatzie,
etxin ikixitteko (bi aldiz)
alkarbizitzie.

10 (Arantxak)

Sokarantzan, zapoka
ala kaniketan,
askotan txintxerriñin
o tortoloxetan,
intxaurrek porrotea
botatzen bestetan,
holakotxik hittunan
jolasak umetan,
aspertzeko denboraik (bi aldiz)
etzan garaxetan.

11 (Mailuk)

Kanpa jotzie hunan
Samartiñ egunez,
“Relojoko” torrien
urteroko legez,
Luisa ta Joxeneko
atetik sartuiez
sukaldin eote hunan
sokiei tireiez,
din-dan ematiekin (bi aldiz)
askotan etenez.

12 (Mailuk)

Erderaz derriorrin
ta letra onakin,
“formación politica”
kuaderno batekin,
Franco, Falange eta
Karlistan kontukin,
eskoli bukatze hunan
hamahiru urtekin
ta handiken lanea (bi aldiz)
zertifikauekin.

13 (Urrategik)

Martitten, Kukuerrin,
morroe lanetan
anai gexenak jardun
ziñaben umetan,
gu berriz neskame ta
zako fabriketan:
mazurken ta telaran
ala konponketan,
ta amak etxe aurrin (bi aldiz)
erreportzaketan.

14 (Urrategik)

Ez al diñau hobeto
kontuei uztie?
Karta jokun etteko
naukenan ustie,
xeiko urrien eo
eskoban hastie,
onena izengoñau
kartak nahastie
ta karteratatiken (bi aldiz)
xemekuk hustie.

15 (Bilobak)

Hola bukaukotxiñat
gaurko isturixek,
lenoko bizimodun
erakusgarrixek,
hondar aletxuk dittun,
pasarte txikixek,
andra hauen omenez
bihotzez jarrixek,
bertsotan kantatzeko (bi aldiz)
nahi dittun guztixek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide