(Doinua: Mundu hau uzten bazuen)
1. (Zubiyek)
Aspaldi habillean
piura txarrien,
txapazko erropie
zulaute aurrien,
erdoi zar hori nola
bihurtu urrien?
etziaben asmau ta
laiste haiz lurrien,
goye ikutu zunak
oiñ behie hurrien.
2. (Martxilenek)
Holaxe ditun gauzek
egiye esanda,
hiltzoriyen nitxion
lurrien etzanda,
naukenan su goriye
itzaldu hunan da,
len txatarrie jaten
oiñ txatarrik janda,
leku hau utzikoñat
nitunak emanda.
3. (Zubiyek)
Hure moimentue
eukitze huana,
hire sabel beruek
eskatze ziana,
goizetik illuntzea
geldiube lana,
poltxikuk betetzeko
pentsauteko plana:
ordu grixen ordañez
etxeako jana.
4. (Martxilenek)
Hitz gutxitan hauxe den
nere istoriye:
anbiziyoz beteta
eiñ diñat biziye,
Azpeitiyek ber ziñan
nere industriye,
labe haundi batetik
danantzat ogiye,
mejora haundiye ta
galera txikiye.
5. (Zubiyek)
Hain haundi eta harro
hitzan bitartien
esperantza bat nian
hire itzelpien:
“bizik mantendu banaun
larehun urtien
errekie azpiyen
dijuen artien
utziko al natxiben
beste pixketien”.
6. (Martxilenek)
Produkziyue izen den
nere jaun ta jabe
asetu eziñien
txatar eta labe,
hire aldin desberdiñ
sortu natxiñabe,
hi pazintzi askokin
ta ni bate gabe,
hi poliki hilko haiz
ta nik azkar hobe.
7. (Zubiyek)
Magnesio, manganeso
eta karbonue,
palankilla gorriyek
ber zun abonue,
burni lakar horrekin
eiñ huan tronue,
eta bere neurrire
heure inpernue;
barruen laba eta
kanpuen lainue.
8. (Martxilenek)
Itxuraz bazakiñat
nolakue nitzen,
inportantina ezten
kanpotik zer haizen,
jendiek ondo zakin
gauzek nola dizen,
etxie, ikasketak,
ta karterak gizen,
mundu moderno baten
praktikue izen.
9. (Zubiyek)
Neuke izen nitxian
momentu hobiek,
elkartze nitunien
uren bi aldiek,
hortakotxe ein zian
zubi hau jendiek,
nola izen zeate
hain lotsa gabiek?
Petril hori mesedez
kenduko al diek?
10. (Martxilenek)
Petril hori eroikon
ez izen kezkaiken,
gauze bat esangoñat
aldeiñ aurretiken,
polittouek zatozten
nere atzetiken,
miñe sortukobela
ez egiñ dudaiken,
hamen ez baldin baen,
ba beste nunbaiten.
11. (Zubiyek)
Nere ametsa huke
hik aldeindakuen,
umik eta gaztiek
lenoko moduen
belardi zabal baten
erreka onduen,
jolasten ikustie
nahi deben orduen,
potzuta salto eiñez
ur garbi askuen.
12. (Martxilenek)
Sasoi ona da dauken hik
hori amesteko,
ni hamendik kentzie
biyontzat hobeto,
ez natxiñaben sortu
geldi eoteko,
aber urtze al nauben
etxiek eiteko,
eo beste nunbaiten
berrize hasteko.