Umearen azken hitzak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Salegi 2026ko abuztuaren 29a

Haur baten irudia suntsitutako etxeen hondakinen gainean. (Irudia: aldeasinfantiles.es)

"Denbora pasa den arren, Gazako egoerak larria izaten jarraitzen du, zer esanik ez haurrentzat". Haiek gogoan, hiru bertsoko sortatxo hau egin du Josu Salegik.

(Doinua: Loa loa)

1. Azken ordua gertu dudala
    ume naizela jakinik
    maite nituenak falta ditut
    ez daukat inor jadanik,
    mundu hontako bizimodua
    nork esan hain latza zanik,
    hainbeste gorroto den lekuan
    Jaio behar al nuen nik?

2. Zeinen gustora hartuko nuken
   amatxo zure laztana,
   aita non dezu zure ahotsa
   hain sakona izan zana
   arreba maite falta zera ta
   ezin hurbildu zugana,
   jakin nahi nuke non aurkitzen dan
   hemen galdu dedan dana.

3.Txikizioa ekarri zendun,
   hemendikan nola irten?
   Heriotzaren zale izanik
   bizirik ez dezu uzten,
   hemen daukazu ume ahul bat
   zure kolpea itxoiten,
   indar haundirik ez dezu behar
   nire azkena egiten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide