Kilometroak 2024

Festa giroan egin dute Zurak eta Ezpalak egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2024 2024ko mar. 4a, 09:00

Zurak eta Ezpalak egitasmoan bildutakoen familia argazkia.

2024ko Kilometroen Kultur Izpiak egitarauaren barruan, Zurak eta Ezpalak egitasmoa egin dute festa giroan.

2024ko Kilometroen Kultur Izpiak egitarauaren barruan, Zurak eta Ezpalak egitasmoa gauzatu zen joan den larunbatean. Azpeitiko Ikastola Ikasberrira bertaratu diren guztiek ateak zabalik aurkitu zituzten, eta Ikastolari hasiera eman zioten belaunaldiko aitona-amonek, ikasle ohiek eta gaur egun egungo ikasleek eraikin osoko gune denak bisitatzeko aukera izan zuten. Emozioz, iragana gogoan dutelako, baina, aldi berean, etorkizuna eraikitzen jarraitzeko ilusioz beteriko eguna izan zen. Aiton-amonek eta gurasoek euren biloben eta seme-alaben ahotik entzun zuten zer egiten duten ikasgeletan, nola ikasten duten, nola jolasten duten…

Jai giroan igaro zuten goiza Zurak eta Ezpalak egitasmoan parte hartu zutenek, eta bi belaunaldien arteko harremana sendotzeko aukera eskaini zuen, jatorria eta etorkizuna uztartuz, Ikastolaren eraldaketaren parte direlako bi belaunaldiak. Bukaeran familia argazkia atera zuten, etorkizunean ere gogoan izateko gure jatorria.

Izpiz izpi, aurrera goaz!

Zurak eta Ezpalak egitasmoko argazkiak ikusteko hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide