Kilometroak 2024

Eguraldi petralari aurre eginda osatu dute Tutera-Azpeitia egitasmoaren zazpigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2024 2024ko uzt. 8a, 10:51

Euriak euri, 67 mendizale izan ziren eguraldiari eta haizeari aurre egin eta Lizarragako gainetik Etxarrirako bidea osatu zutenak.

Eguraldi eskasa izan zen larunbatean, Kilometroen bueltan antolatutako Tutera-Azpeitia egitasmoaren zazpigarren etapan. Euriak euri, 67 mendizale izan ziren eguraldiari eta haizeari aurre egin eta Lizarragako gainetik Etxarrirako bidea osatu zutenak.

Otsailaren 17an Tuteratik abiatu zen Lagun Onak mendi bazkunak eta 2024ko Kilometroen lantaldeak elkarlanean antolatutako ekimena, eta urriaren 19an Azpeitian amaituko da.

Ikusi zazpigarren etapako argazki bilduma osorik, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide