Eibarko Herriarteko XVIII. Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Kimura judo kluba 2013ko abe. 17a, 10:08

Azaroaren 30ean ospatu zen herrialdeen arteko txapelketa. Bertan, Kimura judo taldeko 15 judokak hartu zuten parte, eta azpeitiarrek bi lehen postu, hiru bigarren postu eta hamar hirugarren postu lortu zituzten.

Arratsaldean nesken txanda izan zen eta bertan Kimura taldeko hiru judoka izan genituen; Ane, June eta Irene. Hiruek zilarrezko domina lortu zuten.

Zorionak parte hartzaile guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide