Gaur, martxoaren 21a, Arrazakeriaren Aurkako Eguna da, eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak datorren larunbaterako, martxoaren 28rako, prestatu duen egitaraura batzeko deia egin die herritarrei. 11:00etan, Zer da arrazakeria eta zein da bere funtzioa? hitzaldia izango da Esklabak Zentro Sozialistan, eta ondoren, kultura desberdinez osatutako luntxa.