Espazio berria bukatuta, Esklabetako kiroldegiko jardueren bilera izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista

Joan zen ikasturtean betiko egitasmoak aurrera ateratzeaz aparte, espazio berri bat egokitzen aritu zen Kontseilu Sozialista Esklabetan: ongizateari eta kirolari eskainitako espazioa. Asteazkenean, 18:00etatik 19:00etara, espazioa ezagutzeko eta antolatutako jardueretan izena emateko aukera izango da. Oraingoz, TRX, Total Trainning, Boxeo eta Kick Boxing eskolak eskainiko ditugu. 

Ikasturte berriarekin batera, martxan jarri ditugu proiektu sozialak Esklabak Zentro Sozialistan, hala nola oinarrizko produktuen eta elikagaien biltegia, klase partikularrak eta eraikinean urtean zehar egiten ditugun beste hainbat ekimen eta dinamika. Horrez gain, aurten, azken ikasturteetan garatzen joan garen beste proiektu bat jarriko dugu martxan. Hain zuzen, kirolari eta ongizateari eskainitako espazioa.

Denbora luzez lanean jardun ostean, ikasturte honetatik aurrera jarriko dugu martxan Esklabetako kiroldegia, -1. solairuan. Bertan, TRX, Total Trainning, Boxeo eta Kick Boxing eskolak eskainiko ditugu. Eskaintza edo egitasmoak hobeto ezagutzeko bilera izango da bihar. Hain zuzen, izena eman nahi duen edo interesa duen oro etor daiteke 18:00etatik 19:00etara, ate irekien saiora. 

Ikasturtean zehar, astelehenetik ostiralera eskainiko dira klaseak, 18:00etatik 20:00etara, baina bihar emango da horren inguruko informazio guztia. 

Berritutako espazioan, osasunari lotutako bestelako saioak ere egingo ditu Kontseilu Sozialistak urtean zehar. 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kontseilu Sozialista Urola Erdia (@kontseilua_urolaerdia)

Klase partikularrak

Aurten ere antolatuko ditugu ikasleei zuzendutako klase partikularrak Esklabetan. Urte eta erdi da egitasmoa martxan jarri zela, hezitzaile eta boluntario sare baten bitartez, hezkuntza sistemak uzten dituen hutsuneak gainditzeko eta bestelako hezkuntza mota bat posible dela erakusteko. Azken urtean hogei ikaslerekin aritu ginen lanean, adin tarte desberdinetakoak. 

Datozen egunetan jakinaraziko ditugu klase partikularren ate irekiak eta izen emate datak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide