Azaroaren 11ko greba orokorra

Etxebizitzarekin espekulatzen duten agenteak seinalatu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista

Etxebizitza Sindikatuko kideek azaroaren 11rako greba orokorrera dei egiteko lanean jarraitzen dute, eta egindako ekintzen artean, etxebizitzarekin espekulatzen duten agenteak seinalatu dituzte. Era berean, etxebizitza babestuen prezioak salatu dituzte. 

Aste honetan zehar, etxebizitzarekin espekulatzen duten hainbat agente seinalatu ditugu hainbat ekintzen bitartez. Izan ere, geroz eta zailagoa da etxebizitza bat erostea. Merkatu libreko etxebizitzak ez dira inondik inora eskuragarriak gizarteko sektore zabalenarentzat. Eta, etxebizitza babestuak alternatiba gisa saltzen badizkigute ere, Azpeitiko azkenak, gutxienez, 220.000 eurotan atera dira (BEZ gabe). Diru kantitate hori ordaindu ahal izateko bankuekin zorpetzera edo familiaren ondasun guztiak gastatzera derrigortuta gaude. 

Etxebizitza negozioa izatearen erantzuleak lurjabe handiak, promotoreak, enpresa eraikitzaileak, higiezinak edota bankuak dira. Eta hori gutxi balitz, instituzio publikoek alfonbra gorria jartzen diete parasito horiei guztiei, lurrak berkalifikatuz, beraien zerbitzura plan urbanistikoak eginez edo kontratu handiak eginez.

Hau geratzen ez badugu, zenbat balioko dute hurrengo etxebizitza babestuek?

Beharrezkoa dugu hemendik negozioa egiten ari direnak seinalatu eta espekulatzaileekin amaitzea. 

Etxebizitzarekin negoziorik ez, espekulazioarekin amaitu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide