Alokabide baliabide eraginkor bezala saltzen diguten arren, honek errentistei laguntza izugarriak ematen dizkie, alokairuari muga eztabaidagarri batzuk jartzeagatik. Honez gain, lan zikina ere egiten du Alokabidek. 2026ean 55 etxebizitza desalojatu ditu.
Nahikoa da diru publikoa jabe edo errentisten mesedetarako erabiltzearekin. Hemen, langile klasearen aldeko politikak behar ditugu. Bide horretan, azaroaren 11ko greba orokorrean errentismoaren aurka kaleak hartzera dei egiten dugu.