Azaroaren 11ko greba orokorra

Grebaren atarian, errepidea moztu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista

Hainbat lagun, pankarta eskuetan, errepidea mozten. 

Sanjuandegiko biribilgunearen irteera guztiak moztu zituzten atzo arratsaldean Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako zenbait kidek, grebarako giroa sortzeko eta egoera desnormalitzatzeko helburuz. Eskuorriak banatu zituzten autoz auto.

Asteazkeneko greba orokorraren harira, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak errepidea moztu zuen ordu laurdenez, Sanjuandegiko biribilgunearen parean. Momentu hori baliatu zuten hainbat lagunek autoz auto joateko eta ingurutik pasa zen orori eskuorriak banatzeko.

Modu horretan, grebako aldarri nagusiak zabaldu zituzten, greba egunaren atarian: espekulatzaileak espropiatzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza langile klasearen beharren arabera planifikatzea eskatu zuten. Greba orokorra gerturatzen ari den honetan, giroa sortzea eta egoera desnormalizatzea ere izan zen helburua, baita herritar orori grebara eta eguneko mobilizazioetara zein ekintzetara batzeko deia egitea ere. 

Biribilgunearen irteera guztiak moztu zituzten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide