Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Israelgo Estatua egiten ari den enegarren sarraskia salatu eta palestinarrek duten defentsarako eskubidea aldarrikatzen ditu.
Era berean, estatu sionistak sorreratik bertatik sistematikoki eta masiboki gauzatzen duen errekurtso ezberdinen lapurretak, sektore zabalen bazterketak eta errepresioak behin betiko amaitu behar duela adierazten du. Hori esanda, Euskal Herrian bertan, komunikabide, enpresa, elkarte eta politikari ugarik honetan duten konplizitatea salatu nahi dugu.
Amaitzeko, Kontseilu Sozialistak bihar, larunbata, 18:30ean Azpeitiko plazan, Elkar-ekinek deitu duen elkarretaratzera joateko deia egiten du.