Martxan dira berriro ere oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketak hiru herrietan. Udako geldialdiaren ondoren, gaur ekingo diegu bilketei, eta aurrerantzean, hilean behin egingo dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Azpeitian, Juan XXIII-ko eta Sanjuandegiko Eroski saltokien aurrean jarriko ditugu postuak.
Askotan errepikatu dugun moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa dela eta. Urte eta erdiko ibilbide honetan langileon antolakuntza eta elkartasuna saretzera begira aurrerapauso handiak eman ditugu, modu honetan jende askoren eguneroko zailtasunak pixka bat leunduz.
Hau dela eta, proiektuan zuen alea jarri nahi duzuenok, hiru modutara egin dezakezue ekarpena:
- Produktuak dohaintzan emanez.
- Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 76 90 47 telefonora.
- Boluntario gisa parte hartuz.