Esklabetako jantokia berriro martxan jartzera doa Urola Erdiko Kontseilu Sozialista. Etzi izango da ikasturte berriko lehen hitzordua eta, aurrerantzean, hilero azken ostiraletan eskainiko dira otorduak Esklabetako beheko solairuan.
Ostiral honetan, 14:00etan hasiko dira bazkariak ematen. Otordura joateko asmoa duzuenok, idatz ezazue mezu bat 688 76 90 47 telefonora.