Maiatzaren Lehenean Iruñean egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Kontseilu Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2023ko api. 25a, 07:55

Astelehenean, Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki! lelopean Iruñean egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Haginpe tabernan jarri dute izen-emate zerrenda.

Kontseilu Sozialistek manifestazioa deitu dute Maiatzaren Lehenerako, astelehena. Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki! lelopean mobilizatuko dira Iruñean. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak autobusa antolatu du Urola Kosta eskualdean. Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik igaroko da autobusa, hurrenez hurren.

Haginpe tabernan eman daiteke bidaia autobusean egiteko izena. Azpeitian, autobusa 10:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide