Aurreko astean publikatu zuten Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plangintza Sektoriala deiturikoa. Eusko Jaurlaritzak plangintza estrategikotzat saldu duen arren, Urola Erdiko Kontseilu Sozialiatak garbi du, oligarkia finantzieroaren interesetara egin diren banakako proiektuen batura hutsa dela; energia trantsizio kapitalista kaotiko eta suntsitzailearen formalizazioa besterik ez.
Energia berdearen trantsizio hau iruzur hutsa dela azpimarratu nahi dugu, basakeria kapitalistaren beste adibide bat. Horregaitik, Maiatzaren 20an Euskal Herria Bizirikek deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deia zabaltzen dugu.