Beste urte batez, doako klase partikularrak antolatu eta eskainiko ditugu Esklabetan, iaz horretarako egokitu genuen gela erabilita. Hezkuntza arloari lotutako boluntario talde baten bidez, lanketa pertsonalizatua eskaintzen zaie eskolako edukiekin laguntza behar duten ikasleei.
Gaur egun, asko dira eskola orduez gain aparteko ikasketa orduak behar dituztenak ikasketa prozesuarekin aurrera egiteko. Hori ikaragarrizko kostu ekonomikoa da zenbait familirentzat: batzuek hilabete bukaerara heltzeko zailtasunak izaten dituzte klase horiek tarteko, eta, beste batzuek ezin dituzte horietara seme-alabak eraman. Beraz, iaz doako eskolak jarri genituen martxan, eta aurten bide beretik jarraituko dugu.
Gurasoentzako bilera irekiak 18:30ean hasiko dira. Esklaben atarian jarriko dugu elkartzeko lekua. Interesa izanez gero, bertaratu xehetasun guztiak ezagutzera.