Kartzeletan sortutako liburuak

Kartzeletan sortzen den literatura izan zuten hizpide ETB1eko Sautrela saioan. Hamabi bat minutuko erreportajean preso dagoenaren idatzi eta irakurri beharraz aritu ziren eta haien idazlanak liburu batean argitaratzeko zein pauso jarraitu behar diren ere azaldu zuten. Erreportajean Jose Luis Otamendi idazleak hartu zuen parte.

Jokin Urainek atera berri duen Ez dago etxean saiakera liburuaren harira Sautrela saioan preso dagoen idazlea aztertu zuten, besteak beste, preso dagoen idazlearen idatzi edo irakurri beharraz, bai "denbora betetzeko", bai "aske sentitzeko"; baita idatziak egiteko eta argitaratzeko dituzten zailtasunez ere. Jose Luis Otamendi idazleak hartzen du parte erreportajean, Mikel Soto editorea eta Mikel Ibarguren idazlearekin batera.

Uxue Alberdik eta Oier Guillanek aste honetan bertan sortu duten literaturari buruzko www.uberan.org ataritik jaso dugu 12 minutuko erreportajea bi zatitan.  

1) http://www.uberan.org/periskopioa/viewvideo/13/arrantzatuak/kartzelako-literaturaz-sautrelan-1zatia

2) http://www.uberan.org/periskopioa/viewvideo/14/arrantzatuak/kartzelako-literaturaz-sautrelan-2-zatia

Literatur eskolan ere bai

Literatur eskolak ikasturte honetarako hitzaldi sortak prestatu ditu eta hor ere izango du lana Jose Luis Otamendik, hain zuzen ere, Kartzelako literaturaren gainean hitzaldia ematekoa baita. Mitxel Sarasketa izango du lagun. Ziburun izango da otsailaren 19an. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide