Ondo joan da II. Kulturaldia

 

Kantu afaria, dokumental emanaldia, kontzertua, ohorezko bazkidetza ekitaldia eta poesia musikatua izan dira, azaroaren 25etik abenduaren 11ra, Kultur Mahaiak antolatuta. Hemen II. Kulturaldiko argazkiak

po1.jpg

 

Igandean bukatu zen Azpeitiko Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia, Sanagustinen izandako bi ekitaldirekin. Ondo joan da aurtengo Kulturaldia ere: bost ekimen, diziplina desberdinak, jendearen parte hartze polita.

Kultur Mahaiak berriz ere urtearen bukaera aldera antolatu du, urtean zehar egindakoa pixka bat borobiltzeko. Kultur bilguneak, horretaz gain, bi batzar egin ditu —taldeena eta bazkideena—, eta Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketa antolatu du —elkarteen artean hartu-emana gehiago sustatze aldera—.

Hauek izan dira II. Kulturaldiko ekitaldiak

- Azaroak 25: kantu afaria. Sanagustinen izan zen, Kitarrista taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek animatuta. Hain zuzen, Kitarrista taldea eta Julian Barrenetxea elkarrekin orduan aritu ziren lehen aldiz.

- Abenduak 4. 'Acción obrera' dokumentalaren emanaldia. Ta3. Azpeitiko Zine Klubak antolatuta, Gaztetxean.

- Abenduak 9. Islaia Hazparneko taldearen kontzertua. Sanagustinen.

- Abenduak 11. Ohorezko bazkide ekitaldia eta poesia musikatua. Sanagustinen. Kultur Mahaiak ohorezko bazkide izendatu zuen Imanol Elias Odriozola. Ondoren, Gotzon Barandiaran (idazlea), Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Imanol Ubedak (Bide Ertzean) Poesiaren gauza galduak emanaldia egin zuten.

 
 
 
 
 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide