Kultur Mahaiak antolatu du. Txapelketan 143 bikotek hartu dute parte, ia 300 lagunek, 28 elkarteetakoak. Lehen edizioa izateko kopuru ona da. Txapela Ilunpe soziedadeko bi ordezkarik irabazi dute: Aitor Priyak eta Marcos Villanuevak (1.000 euroko saria, eta txapela bana). Txapeldunorde: Xabier Olaizola-Jose Inazio Etxezarreta, Nahi Genduenakoak (500 euroko saria). Hirugarren: Joxe Ramon Loinaz-Mariano Salegi, Iturrikoak (otarra bana). Laugarren: Joxe Mari Zubizarreta-Luis Mari Argandoña, Izarraizpekoak (bina afari edo bazkari Sanagustinen). Hemen final nagusiko argazki batzuk. Eskerrik asko denei Kultur Mahaiaren izenean.