Sanagustin hasi da erakusketekin

Kulturgunea beste zerbitzu bat ematen hasi da. Aurreneko erakusketa areto barruko gunean dago; alboko pasilloan ere egin daitezke. Ofizialki erakusketa asteazken eguerdiko hamabietan inauguratuko bada ere, dagoneko ikus daitezke Azpeitiko Egin Dezagun Bidea mugimenduaren I. Argazki Lehiaketa Herrikoira aurkeztu diren argazkiak. Irudi onena ikusleek aukeratuko dute eta horretarako ontzitxo bat jarri dute antolatzaileek erakusketa gunean. Guztira 30 bat argazki daude eta boto-emaileek hiru gogokoenak aukeratu beharko dituzte. Erakusketa abenduaren 16a arte egongo da. Hemen erakusketa gunea

 

.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide